Zein tabernak egingo ote du pintxorik goxoena?

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 30a, 01:00

Urtarrilaren 13an irekiko da 2016ko txotx denboraldia As­tigarragan, eta aurten au­rre­neko aldiz, Pintxotx lehia­ketan parte hartzeko auke­ra izango dute tabernek. Baina, zer da Pintxotx lehiaketa? Astigarraga eta Hernaniko tabernek pintxo bat prestatu beharko dute, sagardotegiko menua oinarri hartuta; hori izango da gaia.
Lehiaketa txotx denboral­dia­­­rekin batera irekiko da, ur­ta­rrilaren 13an; eta hiru egu­nez, izango da pintxoak pro­ba­tz­eko aukera, urtarrilaren 15a ar­te. Pintxorik onena herr­i­ta­rrek aukeratuko dute, eta ho­rre­tarako, taberna ba­koitzean pintxoa puntuatzeko txartelak izango dituzte es­ku­ragarri. Pin­txoak euro batean salduko dira, eta probatzeko ordutegia 19:00­etatik 20:30­etara izango da.  
Taberna irabazlearen izena Her­naniko txotx inaugurazio eki­taldian jakingo da, urta­rri­laren 16an; irabazle bakarra egon­go da; eta saria, txapela.

Izena emateko azken eguna gaur da
Lehiaketan izena eman nahi duten tabernek gaur dute azken eguna. Horretarako aukera bat baino gehiago: Hernaniko Turismo bulegoa,  943 33 70 28, turismoa@­hernani.eus; edo  943 33 30 49 (Berriak elkartea).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!