Bertso jaialdi haundia larunbatean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 29a, 01:00

Bertso eskolak antolatuta, bertso jaialdi haundia egingo da datorren larun-batean Biterin aurtengo Bertso Lataren programaren barru­an. Iluntzeko 22:00etan hasi­ta, gaua girotuko dute Maia­len Lujanbio, Andoni Egaña, Agin Laburu, Beñat Gaztelu­mendi, Eli Pagola eta Oier Iurramendiren bertsoek.

Sarrerak, egunean bertan
Saioa ikusteko sarrerak, egunean bertan jarriko dituzte salgai. Arratsaldeko 20:30etatik aurrera eskuratu ahalko dira Biteriko atarian.
Abenduak 17an umeen bertso-saioarekin hasi zen Bertso Lata, eta hainbat ekintzen ondoren, bertso jaialdiarekin emango zaio bukaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!