Batzar irekia Abian prozesuari buruz, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 30a, 01:00

Ezker Abertzaleak batzar irekirako zita jarri du gaurko: Biterin izango da, arratsaldeko 19:30etan. Abian prozesua izango da batzarreko gai nagusia, eta honi buruz jarduteko, Joseba Permach bera egongo da kultur etxean. 

Abian prozesua, Zutik Euskal Herriaren jarraipena
Ezker Abertzaleak, 2010ean abiarazi zuen Zutik Euskal Herria prozesua oinarri hartuta jarri du martxan Abian prozesua. 
«Zutik Euskal Herria eztabaidatik hona aurreratutakoak neurtuz, ezinak aztertuz eta hanka sartzeetatik ikasiz, egungo belaunaldi militanteok ziklo berri honen bigarren urratsari ekingo diogu», dio Abian agiriak.

Lehenengo fasea, bukatzear
Duela hilabete batzuk hasitako prozesuak bi fase aurreikusten ditu: lehena, bukatzear dagoena, ekarpenak biltzeko; eta bigarrena, urtarriletik aurrera martxan jarriko dena, eztabaida prozesua, «proiektuarekin bat egiten duen herritar orori zabalik egongo diren Herri eta auzoetako batzarretan» egingo dena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!