Aukera zabala haurrek, ondo pasatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 29a, 01:00

Haurrak  oporretan daudela aprobetxatuz, plan desberdinak antolatu dituzte, bai Udalak, eta baita Hernaniko auzo elkarteek ere. Horie­tako bat da kiroldegian burutzen ari den ludoteka. Haurrek sarrera librea dute ludotekara eta, besteak beste, ohe elastikoak, kirolak, eskulanak, jolasak... egiteko aukera izango dute bertan, gaur eta bihar azkeneko aldiz.

Eskulanak, goizez eta arratsaldez
Horrez gain, gabonetako haur txokoak antolatu ditu Iturritxo auzo elkarteak gaur eta bihar. Latsunbe eta Marielutseko elkarteak daukan lokalean izango dira ekintzak, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:00ak arte. 
Era berean, Udalak antolatuta, eskulanak egingo dituzte gaur arratsaldean, 17:00etatik 19:30etara, Biteri Kultur Etxean. 
Debalde izango dira biak, eta ondo pasa nahi duen edonork parte har dezake.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!