Abdi Ami Omarren marrazkiak enkantean, etzidamu

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 28a, 01:00

Ipuin Faktoria proiektuaren barruan, bi ipuin argitaratu ditu Dobera Euskara Elkarteak urte honetan: Zozomikoteak eta Chertat eta lehoia.
Hain zuzen, azken ipuin horretako ilustrazioak egin ditu Abdi Ami Omar saha­ra­rrak, eta ilustrazio originalak en­kantean aterako dira os­te­gunean, 12:30etan hasita Plaza Be­rrin egingo den ekitaldian, Dobera eta Koxka elkarteek antolatuta.

Basamortuan, «Coca Cola baino ezagunagoa!»
Chertat, basamortuko per­tso­­naje mitikoa da, eta au­rre­neko aldia da norbaitek marraztu duela. Texaseko uni­­bertsi­ta­te­an honi bu­ruz­ko kongresu bat izan zen, eta «Co­ca Cola bai­no ezaguna­goa» zela azpi­ma­rratu zen; «harribitxi bat».

Enkantea eta festa
Enkantea festa giroan egingo da ostegunean: Unai Agirre bertsolaria, zeinu interpretea, trikitilariak, musikari sahara­rrak... izango dira.
Bildutako dirua, uda Euskal Herrian pasa zuten 450 haur sahararrei oparitu zitzaizkien Chertat eta lehoia ipuinak finantzatzeko izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!