Hamaika ekintzaren artean aukeratu dezakete haur eta gazteek egun hauetan, entretenitzeko.
Batetik, gaurtik asteazkenera bitartean, ludoteka irekita egongo da kiroldegian: ohe elastikoak, slackline, esku lanak, kirolak, jolasak... Denetik dago, doan, 10:00etatik 13:00etara.
Bestalde, Gibelalde auzo elkartearen lokalean kontu kontalariak saioa emango du gaur, 18:00etan, Larramendi 11n. Eta Portu auzoan, umeentzako pelikula jarriko da, 17:30etan. Asteazkenean, berriz, karaoke festa izango da 18:00etan, eta ostegunean, Santa Barbarara buelta, 10:30etan.
Era berean, Biterin, haurrentzako eskulan tailerra izango da bihar, 17:00etatik 19:30etara, debalde baita ere.
Liburutegian, tailerra
Udal Liburutegian ere, tailer berezi bat emango dute gaur 10:30etan, Patxi Zubizarreta idazleak eta Fernando Rey itzultzaileak, baina aurretik izena eman behar zen. 10-12 urtekoak itzultzaile lanetan jarriko dituzte, Tximeleta-belarriak ipuinaren bueltan.
Gazte Txokoan ere bai
Gazte Txokoan bihar, youtubeko bideo emanaldia eta palomitak izango dituzte, eta etzi, Gabonetako parkea jarriko dute kiroldegian, puzgarri bereziekin.
Asteazkenean, Aladdin
Haur antzerkia ikusteko aukera ere izango da aste honetan; asteazkenean, Aladdin antzeztuko dute Biterin, 18:00etan. Sarrerak salgai duade 2,70 eurotan.