Endika eta Ezkurra faboritoak txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 27a, 10:49

Txapela janzteko faboritoak ziren, eta ez zen dudarik izan atzo Galarretan: Endika eta Ezkurra izan ziren garaile Binakako Txapelketan, Matxin IIIri eta Ioni 40-24 irabazita.
Matxin III eta Ion ondo hasi ziren, eta 6-7 aurretik jartzea ere lortu zuten. Matxin IIIren bi paretakoak eman zien par­tidu osoko aurreneko aban­tai­la, eta bakarra.
Baina gorriek ez zuten sor­presarik nahi, eta 7 eta 0ko par­tzialarekin aurrea hartu zu­ten, 13-7. Hurrengo 7 eta 2ko par­tzialarekin, partidua haus­tea lortu zuten; ordurako mar­kagailuak 24 eta 13koa era­kusten baitzuen, eta hortik au­rrera, ez zen atzera buel­tarik izan; 29-19 eta 36-19. 17 tantoko diferentzia izan zen partidu osoko haundiena.
Finala erabakita, Ezkurrak espektakulua eman zuen, eta Endika ere bikain ibili zen.

Ezkurra, mitoa haunditzen
Koteto Ezkurrak bikain jokatu zuen, eta diferentzia markatu zuen partidu osoan zehar. Atzoko tituluarekin, biko­te­kako bosgarrena lortu du, eta finaleko erremontista onena eta txapelketako aurrelari onenaren izendapenak ere lortu zituen. Pozik agertu zen atzokoan, egindako lanarekin: «Txapelketa jokoa emanez bukatu dugu, eta horrek lagundu egin digu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!