Gabonen bueltan urtero egiten duten bezala, Mus Txapelketa egin zen lehengo asteburuan Osiñaga auzoan. Ainitze Lopez de Munain eta Antton Intxauspek osatutako bikoteak irabazi zuen; Jose Iturbe eta Balentin Urdangarin izan ziren bigarren; Pantxo eta Pako Perez hirugarren; eta Bautista Goikoetxea eta Joseba Mariezkurrena laugarren. Gabonetako saskia ere zozketatu zen, eta Tolarieta baserriko Jabier Mendizabalek eta Maritxu Erroizaneak jaso zuten.