Txerrikumea etxera, Oihanak!

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 27a, 01:00

Santo Tomas eguna gogotik ospatu zuten Zikuñaga auzoan. Giroa ederra izan zen, eta auzoko gazteek majo egin zuten lana: jaiotza jarri, pintxo eta edariak banatu... Eguna buka­t­zeko, berriz, azken urteetako ohiturari eutsi zioten: txerrikume bat zozketatu zuten. Zenbaki irabazlea 48a izan zen, eta beraz, Oihana Ortegak eraman zuen animaliatxoa etxera. Izenen bat jarria izango dio dagoeneko, seguru asko! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!