Herrialdeko Sortuk martxa deitu du gaurko, Martuteneko espetxera, Askatasun bidean, euskal preso politikoak etxera lelopean; 11:30etan zutabe bat aterako da Zinkoeneatik, eta beste bat Donostiako Egia auzotik abiatuko da. Martutenen elkartuta, ekitaldia egingo da eguerdiko 12:30etan.
«Soluzioak bilatzea ezinbestekoa da»
Sortuk salatu du «urte asko» direla, «presoak urgentziazko egoeran» daudena. Hori horrela, azaldu du: «gatazka politikoaren konponbidean, ezinbestekoa da euskal preso politikoen gaiari soluzioak bilatzea».
Hori horrela, gaurko martxan eta ekitaldian parte hartzera dei egin die herritarrei, salbuespen egoera honekin bukatzea eskatzeko eta konponbidea lortzeko presioa egiteko.