Gabonetaz gozatzeko aukera, Astigarragatik atera gabe

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 19a, 01:00

Astigarragatik atera beharrik ez dauka, Gabonetaz gozatu nahi duenak. Eta horregatik, herriko eskaintza aprobetxa­tze­ra anima­tu dituzte herritarrak, Ikatza tabernak eta Isabel janari dendak.
Tabernan, «oso giro polita» izaten dela nabarmendu du Loli Etxeberriak: «poteorako ohitura haundia dago Gabonetan, eta jende asko biltzen da, bazkaldu edo afaldu aurretik egun seina­latu horietan. Hilaren 21ean, Santo Tomas egunean, esatera­ko, txistorra ematen dugu, eta jende asko elkartzen da taber­nan, Donostiatik bueltan».

«Urte zahar egunean, askok poteatzen dute kabarekin»
Jendetsuak izaten dira 24ko arratsaldeko eta 25eko eguerdi­ko poteoak. Eta oso berezia, urte zahar egunekoa: «goizean, kan­tuan etortzen zaizkigu, eta ha­mai­ketakoa ematen diegu. Eta arratsaldean, kabarekin potea­tzen dute askok». Eta gauerako ere, bertaratzeko gonbitea luza­tu diete, etxekoa izango baita DJa...
Errege egunaren bezperan ere bada berezitasunik: «roskoa ema­ten diegu, afalondoren da­to­zenei», dio Etxeberriak.

«Sopakoa eta langostinoak bai, baina bestela, gutxiago erosten dute herrian, Gabonetan»
Isabel Mendiorozek, berriz, behe­rakada izaten du janari dendan, Gabonetan: «sopakoa eta lan­gos­­tinoak saltzen dira asko, oso tipikoak direlako. Baina bestela, jende gutxiago etortzen da, gutxiago erosten dute herriko komertzioetan, Gabonetan. Bai­na bertan topatuko dute behar duten guztia, eta gainera etxe ondoan». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!