Webgune berritua martxan dauka, dagoeneko, Goizuetako Udalak. www.goizueta.eus atarian aukera izanen da informazioa lortzeko, herriko albiste, hurrengo ekitaldi edota Udaleko oharren inguruan.
Horrez gain, bi-hiru hilean behin Goizueta Informatzen Udal aldizkaria ere kaleratuko da. Azaroan egin zen aurreneko alea.
Informazio eguneratua
Udalak janikarazi du herritarrekiko harremana sendotzea duela helburu. «Maiatzeko hauteskundeen aurretik esan genuen bezala, Udala eta herritarren arteko harremana sendotu nahi dugu hurrengo lau urteetan. Horretarako, beharrezkoa ikusten dugu komunikaziorako tresna berriak martxan jartzea».
Batzordeak ere bai
Webgunea berritu eta Udal aldizkaria kaleratzeaz gain, Udalak azaldu du batzar informatiboak ere eginen direla lauzpabost hilabetean behin, «informazioa zuzenean trukatzeko».
Hori horrela, herritar guztiak gonbidatu ditu parte hartzera. «Elkarrekin lana errazago eginen dugu».