EH Bilduk lortu ditu boto gehien Goizuetan eta Aranon

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 26a, 01:00

Espainiako Kongresu eta Se­naturako Hauteskundeak izan ziren igandean eta Goizuetan eta Aranon EH Bilduk jaso zituen boto gehien, Kongresura­ko. 

Goizuetan, askogatik
Goizuetan, argi eta garbi nagusitu zen EH Bildu, 257 botorekin. Bigarren alderdi bozkatuena Geroa Bai izan zen 78 botorekin. Atzetik geratu ziren Podemos 27 botorekin, PP 11 botorekin, PSOE 6 botorekin, PACMA 3 botorekin, Recortes Cero eta IU boto banarekin. Boto baliogabeak 5 izan ziren eta txuriak 1. Denera, 390 herritarrek bozkatu zuten eta abstentzioa %37,1ekoa izan da, 2011n baino haundiagoa (%29,7koa izan zen orduan).
2011ko hauteskundeetan, Amaiur izan zen nagusi 400 botorekin. Atzetik geratu ziren Geroa Bai (37 boto), PP (21 boto), PSOE (5 boto) eta PUM+J (1 boto). 

Aranon, Podemos gertu
Aranon ere EH Bildu izan zen bozkatuena 21 botorekin, baina gertu geratu zen Podemos, 17 botorekin. Geroa Bai izan zen hirugarren alderdi bozkatuena 9 botorekin eta laugarrena PP, 5 botorekin. 52 lagunek eman zuten botoa eta abstentzioa %49,02koa izan zen, orain dela lau urte baino txikiagoa (%51,72koa orduan).

EH Bilduk eta Geroa Baik diputaturik ez, Nafarroatik
Nafarroatik, EH Bilduk eta Geroa Baik ez dute diputaturik lortu oraingoan. EH Bilduk 34.856 boto lortu zituen eta Geroa Baik 30.554. Honako alderdiek lortu dituzte ordezkaritzak: UPN-PPk 2 diputatu, 101.901 botorekin; Podemosek 2 diputatu, 80.961 botorekin; eta PSOEk diputatu 1, 54.700 botorekin. 2011n, UPN-PPk 2 lortu zituen, PSOEk 1, Amaiurrek 1 eta Geroa Baik 1.
PPk irabazi zituen hau­tes­kundeak igandean eta 123 dipu­tatu izango ditu. Atzetik geratu ziren: PSOE (90 dipu­ta­tu); Po­de­mos (69 dipu­tatu); Ciudada­nos (40­); ERC (9), DL (8), EAJ-PNV (6), IU (2), EH Bildu (2) eta CCa-PNC (1). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!