50 hektarea erreta, Mandoegin

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 19a, 01:00

Asteazken iluntzeko 20:30ak inguruan sua piztu zen Man­doegi mendiaren hegal batean, Goizueta eta Leitza artean.
Hego haize zakarrak eta hezetasun faltak lanak zaildu dizkie Goizuetako suhiltzaile boluntarioei eta ingurukoei, baina atzo arratsalderako itzaltzea lortu zuten.

Suhiltzailea, etxean
Goizuetako suhiltzaile boluntario bat ospitalera eraman behar izan zuten; kea arnasteagatik intoxikazio arina izan zuen, baina dagoeneko etxean dago, arriskutik kanpo.

Kalte haundiak
Unai Loiar­te alkateak «kalte haundiak» izan direla azaldu du, eta oraindik ez dakitela sua zerk piztu zuen. Na­farroako Go­ber­nuak jakinarazitakoaren ara­bera 50 bat hektarea erre dira, 3 ardi hilik topatu dituzte, eta beste hainbat, erredurekin.
Era berean, Loiartek suhil­tzaile boluntarioen lana eskertu eta azpimarratu nahi izan du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!