Ostegunean hasi zuen Sagardoaren Txapelketa Aritz Zubirik, baina ez nahi bezain ondo. Ezkurra IIrekin (Zeberio II lesionatuaren partez ari da), 27-40 galdu egin zuen Segurola eta Endikaren kontra. Gaur dute bigarrena, 16:00etan Galarretan, Urriza eta Martirenaren kontra.