Gabonetako azoka, produktu goxoenak erosteko

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 26a, 01:00

Gabonei begira, azoka antolatu zuen Astigarragako Udalak, aurreko larunbatean. Makina bat postu jarri zituzten Foru plazan, udaletxe aurrean, eta aukera izan zuten herritarrek, produktu goxoenak erosteko: enbutidoak, barazkiak, fruta, gaztak... Baina jatekoak saltzen zituztenak bakarrik ez, beste hainbat postu ere bazeuden bertan: arropa, ehunak, zapatak, poltsoak, bitxiak...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!