Festei ongietorria emanez, Gabon Kontzertua eskaini zuten asteazkenean, Ereñotzun. Iluntzean elkartu ziren, San Antonio elizan. Doinu Zale musika eskolako ikasleek jarri zituzten doinuak, eta Txirrita eskolako ikasleek eta Ozenki abesbatzako kideek ahotsa, eliza musikaz eta kantuz betetzeko. Gozatu ederra hartu zuten, bertaratu ziren 100dik gora ikusleek ere.