Baserriz baserri, kantuz kantu

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 26a, 01:00

Urtero bezala, ez zuten hutsik egin hernaniarrek eta ereño­tzuarrek, Gabon gauean erronda egiteko, baserriz baserri eta etxez etxe, arratsaldean zehar. Arratsaldean atera ziren Bertso Eskola, Kantuz abesbatza eta Musika Bandako kideak, eta baita ereñotzuarrak ere, auzoan. Aldiz, goiza aprobetxatu zuten kantuan ateratzeko Inmakulada, Urumea, Langile eta Elizatxoko ikastetxeetako haur eta gazteek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!