Ez da etxe bakar bat ere oparirik gabe gelditu Gabon gauean. Olentzerok, beste behin ere, Urumea bailarako txoko guztietara iristea lortu zuen ostegun gauean.
Horretarako indarra eman zioten, seguru, etxez etxe, kalez kale eta baserriz baserri kantuan eta musika joz ibilitako herritarrek.
Hernanin, Ereñotzun, Astigarragan, Aranon eta Goizuetan musikarekin hots egin zioten Olentzerori, eta honek, opari eta ilusioarekin erantzun.