Emakumea Pilotari txapelketako aurreneko mailako finala jokatu zen larunbatean Donostiako Atano III frontoian. Amaia Irazustabarrena hernaniarrak
eta Aiako Garazi Eizmendik jantzi zuten txapela, 30-23 irabazita, Mallabiako Amaia Araiztegi eta Asteasuko Ane Maizaren kontra. Irazustabarrenak partidu bakar bat ere galdu gabe irabazi du txapela.