Gabon gauean manifestazioa egin zen herrian, Hernaniko Sarek deituta, larri gaixo dauden presoak askatzeko eskatuz. Bereziki, Ibon Fernandez Iradi eta Garikoitz Arruarte presoen egoera salatu zuten; esklerosi anizkoitza eta espondilitis ankilopoietikoa dauzkate, hurrenez hurren, eta azaldu zuten: «gaixotasun larri eta sendaezin hauek ez dira espetxearekin bateragarriak».