Txistor jaterik ez zen faltatu, auzo eta txoko guztietan

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 26a, 01:00

Santo Tomas eguna izan zen astelehenean, abenduaren 21ean, eta ederki ospatu zuten Ereñotzun, Txirrita eskolan txistorrada eginda. Hernanin, berriz, aurrez ospatu zuten, asteburua aprobetxatuta. Larunbatean antolatu zuen Santo Tomas eguneko festa, Plaza Berrin, San Joan Konpartsak; eta igandean, auzoz auzo egin zituzten txistor jateak: Lizeagan, Portun, Sorgintxulon eta Zikuñagan. Goiz Eguzki egoitzan, astelehenean bertan ospatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!