Urtarrilaren 13, 14 eta 15ean Pintxotx pintxo lehiaketa egingo da Hernaniko eta Astigarragako tabernen artean, bi herrietako txotx irekieren bueltan.
Tabernariek sagardotegiko menua oinarri duten pintxoak egin beharko dituzte, eta herritarrek pintxoak dastatu eta puntuak emateko hiru egun izango dituzte; urtarrilaren 16an, Hernaniko txotx irekiera egunean, jakinaraziko da irabazlearen izena.
Puntuazioa, bataz bestekoa
Lehiaketan parte hartzen duten tabernek, pintxoak bezeroen eskura jarriko dituzte urtarrilaren 13, 14 eta 15ean, 19:00etatik 20:30etara. Herritarrek aukera izango dute pintxoak euro batean erosteko, eta puntuak emateko. 1etik 5era emango dira puntuak, tabernan bertan egongo diren txarteletan.
Pintxo gutxi edo asko saltzeak eraginik izan ez dezan, bataz besteko puntuazioa kalkulatuko da irabazlea izendatzeko.
Parte hartzen duten herritarren artean, berriz, bi sari zozketatuko dira: otordua 2 lagunentzako Astigarragako eta Hernaniko sagardotegi banatan.
Izenematea, asteazkenera arte
Hernani eta Astigarragako tabernariek asteazkenera arte dute izena emateko: 943 33 70 28 telefonoan (Biterin)/ turismoa@hernani.eus.