Suziriak ez erabiltzeko gomendioa

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 26a, 01:00

Udalak Bandoa atera du, «Urte Zahar gauean piroteknia eta suzko artefaktu hegalariak ez erabiltzea gomendatzeko».

Sute arriskua medio, herritarren segurtasuna bermatu
Izan ere, suteak sortzeko arriskua haundia da, azken asteetan eu­ririk egin ez duelako, eta horrek, lehortea eragin duelako. «Gai­nera, Euskalmeten iragarpenaren arabera, egoera ez da aldatuko. Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Depar­ta­mentuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ohartarazi dute urte zahar gauean erabaili ohi diren suziriek, suzko farolillo hega­la­riek eta bestelako material piro­tek­nikoek arrisku haundia ekar dezaketela etxebizitzen egitu­retan eta landa guneetan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!