Inauteriak tarteko, partidu gutxi izango dira asteburu honetan. Baina bi herrian bertan izango dira: alebinek eta infantilek gaur jokatuko dute, 17:00etan hasita pelotalekuan. Trinketean, berriz, Oier Gurutzealde eta Juantxo Koka Iruran ariko dira goizeko 10:00etan, Gipuzkoako Txapelketan.