Makina bat domina, Arrasatetik

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 26a, 01:00

‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko ikasleek aurten ere emaitza ederrak lortu dituzte Arrasateko akordeoi jaialdian. A hastapenean, Ekiñe Gurrutxaga, Intza Otamendi eta Uxue Zugastik urrezko domina lortu dute, eta Nerea Parrak zilarrezkoa; A mailan, Elene Lopezek zilarrezkoa; B hastapenean, Malen Arantzegi, Miren Del Castillo, Naia Lorente, Uxue Muñoz eta Araitz San Emeteriok urrezkoa, eta Janire Urrutiak zilarrezkoa; B mailan, Ainhoa Azabal eta Nagore Bengoe­txeak urrezkoa, eta Nora Lopezek zilarrezkoa; eta C hastapenean, Naiara Nuñezek zilarrezkoa. Taldeka berriz, 1 mailan, urrezkoa lortu dute Ainhoa Azabal, Nagore Bengoetxea, Miren Del Castillo, Nora Lopez eta Uxue Nabarrok, eta 3 mailan, urrezkoa Sara Otaegi eta Nagore Torresek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!