Bertso Eskolako kideek jarritako bertsoei musika jarriko diete Imanol Kamiok eta Aitor Atxegak gaur, Sagastialde elkartean egingo den afarian. Datozen egunetan ere, ekintza gehiago izango dira.
Urte Zaharreko erronda, eta bertso jaialdi haundia
Aurten ere, abenduaren 31n erronda aterako dira Bertso Eskolako kideak, Ohitura Zaharrakeko kideekin.
Baina ekitaldi potoloena urtarrilaren 2rako antolatu dute: bertso jaialdi haundia izango da Biterin, 22:00etan, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Eli Pagola eta Oier Iurramendirekin. Sarrerak egunean bertan izango dira salgai.
Elizatxo txapeldun
Hil honen 18an, berriz, umeen saioa egin zuten Biterin, eta Agin Laburu eta Unai Mendizabal izan ziren ikasleekin. Bertso-paper lehiaketa Elizatxoko ikasleek irabazi zuten: Ander, Oihan, intza eta Araitzek. Saria izango da beraiek aukeratzen duten bertsolaria eskolara joango zaiela bisitan.