Ereñotzuko Olak Auzo Elkarteak irristaketa saioa antolatu zuen berriz ere, larunbatean. Haur eta gaztetxoak frontoian elkartu ziren eta arratsalde pasa ederra egin zuten patinetan, patinetetan, motoan, bizikletan... Libre ibiltzeko aukera izan zuten eta ondoren, monitore baten laguntza ere izan zuten patinetan ibiltzen ikasteko.