Nafar Jokoetako finalak jokatu dituzte Goizuetako pilotariek. Jubeniletan, Iker Salaberria txapeldun izan da Mariezkurrenarekin batera, 22-14 irabazita, Garcia eta Cordoni. Alebinetan, berriz, Salaberria eta Apezetxea izan dira txapeldun 18-7 irabazita Oberenako bikoteari. Bestalde, Iker Salaberria Diario Vasco Torneoko txapeldunorde geratu da, Martijarekin, 22-18 galdu ostean, Zubizarreta eta Martinezen kontra.