Lizentzia berriak egiteko zita, bihar

Kronika - Erredakzioa 2016ko urt. 6a, 01:00

Bihar egingo ditu lizentzia berriak Zumi­tza TTT taldeak, 19:00etatik 20:00etara Zumi­tza tabernan. Lizentzia berriek 120 euroko kostua dute, eta lehen aldiz egiten dutenek bertan egin beharko dute ordainketa. Lizen­tzia berritu nahi dutenek, aldiz, aurrez egin behar dute 120 euroko ingresoa Kutxako kontu korrontean (2095 5041 11 1073726274), eta ordainagiria tabernara eraman, bihar arra­tsaldean bertan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!