Aurreko urteetan bezala, Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako Euskara zerbitzuak Eguberrietako tailerrak antolatu ditu Arano eta Goizuetan. Haurrei zuzendutako tailerrak dira.
Goizuetan, astelehen eta asteartean izanen dira eta Aranon, asteazkenean. Hiru saioak ordu berean izanen dira, goizeko 10:00etatik 13:00etara. Goizuetaren kasuan, Goxali ludotekan eginen dute eta Aranoren kasuan, herriko elkartean izanen da.
Ez dute aurreratu ze tailer eginen dituzten, begiraleek erabakiko dituzte, baina ziur umeek ez dutela aspertzeko tarterik izanen.
Aranoko udaletxea itxita, ostegun arratsaldean
Bestalde, Aranoko udaletxea itxita egonen da, hilaren 31ko arratsaldean.