Gure Esku Dagoren ekimenarekin bat eginez, Kriseiluen Gaua egitekoak ziren Ereñotzun ere, Urte Zahar egunean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ordea, bertan behera uztea erabaki da. Halaxe adierazi dute: «Azken orduetan kriseiluen ekimena egiteko zailtasun ugari sortu da. Nagusia, Gipuzkoako suhiltzaileek eta Diputazioak lehendabizi, eta Jaurlaritzak gero, kriseiluen ekimenik ez egiteko deia egin dutela, segurtasun arrazoiak argudiatuta. Lurra oso lehorra dagoela eta, sua sortzeko arriskua dagoela azaldu dute».
Ordezko ekintzarik egingo ote den ez dute zehaztu oraindik. Kriseiluena aurrerago egiteko asmoa ere azaldu dute.