Hazi eta Hezi elkarteak hitzaldia antolatu du, haur masajeak ematen ikasteko. Honako saioa antolatu dute: Haur masajea, familia giroan tarte goxoa sortu zeure eskuez baliatuz. Eta halaxe azaldu dute: «Beste guraso batzuekin batera, zeure haur jaio berriari masaje terapeutikoak ematen ikasiko duzu, ondo trebatutako profesionalek gidatuta. Zuen haurra laztan eta igurtzi goxoekin elikatzeak, familiari dakarkion onuraz jabetuko zara». Hitzaldiak urtarrilaren 9an edo 23an izango dira, 11:00etan, Apeztegi plazako lokalean. Dohainik da. Hurrengo ikastaroa otsaileko larunbatetan izango da. Informazio gehiagorako: www.hazietahezi.org edo 943 33 08 79.