Astigartarrek bi sari lortu dituzte ‘Euskal euria’ lanarekin

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 26a, 01:00

Motxian Eby esketx lehiaketa izan da Buruntzaldean eta Oarsoaldean, bertako Udaleta­ko euskera sailek antolatuta, eta astigartarrek bi sari lortu dituzte, Euskal euria izeneko lanarekin: Astigarragako partehar­tzaile onenarena (50 eurokoa) eta Kalitate saria (200 eurokoa). Maria Aranzadi, Urko Arrieta, Nahia Fernan­dez, Aiora Nicolas eta Axular Uriarte dira egileak
50 euroko beste bi sariak honakoek lortu dituzte: Usurbilgo Plastifikatuak lanak; eta Lasarteko KMK 2015 lanak. Interneteko saria, berriz, 300 eurokoa, Usurbilgo Udazkena lanak jaso du.
Buruntzaldeko sariak, aben­duaren 17an banatu zituzten Astigarragako kultur etxean. Bertan, Lasarte-Oria, Usur­bil eta Astigarragako zinego­tziak izan ziren.

Sei lan
Buruntzaldeako sei herrietatik, hiruk hartu dute parte: Astigarragak, Lasarte-Oriak eta Usurbilek. Denera, 6 taldek hartu dute parte, 6 bideorekin. Oarsoaldean ere egin da lehiaketa eta han 15 partehartzaile izan dira.
Bideo guztiak ikusgai daude helbide honetan bertan: www.motxianeby.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!