Azken urteotan bezala, ate irekien saioak antolatu ditu Hernaniko Eskubaloi Taldeak, bihar. Goizeko 11:30etan eguerdiko 13:30etara izango dira, kiroldegiko aurreneko pistan 2002 eta 2007 urteen artean jaiotako haurrentzat. Astelehenetik aurrera, berriz, teknifikazio saioak izango dituzte taldeko jokalari benjamin, alebin eta infantilek. Abenduaren 28, 29 eta 30ean, eta urtarrilaren 4 eta 5ean izango dituzte saioak, arratsaldeko 16:00etan kiroldegiko aurreneko pistan.