Gaur jokatuko da, urtero bezala, igeriketako Hernaniko XIX. Saria, kiroldegian. Goizeko 09:30etan hasiko dira probak. Hiru taldetako igerilariak ariko dira: Buruntzaldea, Udarregi eta Hernani; guztira 43 igerilari. Dei egin diete herritar guztiei, kiroldegira hurbildu eta igeriketaz gozatzeko. Ondoren, waterpolo torneo txiki bat ere jokatuko dute, Hernaniko lau taldeek: Hernani senior taldeak, Hernani Fortuna talde jubenilak, nesken taldeak eta masterren taldeak.