Finalak gaur, palista hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 26a, 01:00

Bi finaletan izango dira, gaur arratsaldean, palista hernaniarrak. Batetik, Gipuzkoako Txapelketaren bigarren mailako finala jokatuko dute Endika Ramosek eta Aiheko Zubimendik; Azpeitian izango da, 16:00etan. Eta bestetik, Emakumea Pilotari txapelketan, lehenengo mailako finala jokatuko dute bi hernaniarrek, elkarren kontra: Amaia Irazustabarrenak Eizmendirekin, eta Amaia Araiztegik Maizarekin. Donostiako Atano III frontoian daukate zita, 17:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!