Urtea osasuntsu agurtzeko, lasterketa herrikoia gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 26a, 01:00

Herenegungo eta atzoko jaki, gozo eta edariak izerditan botatzeko eta urtea osasuntsu agurtzeko aukera ezin hobea izango da gaur Astigarragan. Inuxente herri lasterketa antolatu du EH Bilduk. Haur, nerabe, gazte zein helduentzako izango dira lasterketak, 16:30etan hasita. Peatonalean izango da, Ikatza eta Bukoi taberna inguruetan. Izena bertan eman behar da, 16:00etatik aurrera.
Lasterketa bakoitzaren ordutegia: 16:30etan, 0-6 urtekoen txan­da izango da (Bukoiri buelta); ondoren, 6-12 urte­koe­na (Murgiari buelta); 17:00e­tan, 12-16 urtekoena (Gruas Zapiainera joan-etorria 3 km); eta 17:30etan, helduena (6 km). Helduek 5 euro ordain­du beharko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!