Olentzerok presoak gogoan izateko, manifestazioa

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 24a, 01:00

Hil honetarako prestatutako ekitaldien artean, mani­fes­ta­zioa deitu du gaurko Her­na­niko Sarek, gaixo dauden pre­soen alde; 19:30etan abiatuko dira Plazatik.
Bereziki, Gari Arruarte eta Ibon Fernandez preso herna­niarrak izango dituzte gogoan. 

«Espondilitisa gaixotasun kronikoa da, eta kalteak pilatzen joaten dira»
Garikoitz Arruarte Almeriako espe­txean dago, eta espondi­litis ankilopoietikoa dauka. «Gaixotasun kroniko hau sen­daezina denez, urteak aurrera joan ahala, kalteak pilatzen joaten dira», azaldu du Her­na­niko Sarek. «Horregatik, espe­txean egonda ezinezkoa da gai­tzari aurre egitea: gaixoa pro­fesional batek baino gehia­gok artatu behar duelako ba­te­tik, eta bestetik, minari au­rre egiteko edo zerbait arin­tzeko, botikak eskura izateaz gain, bizi-baldintza egokiak behar dituelako». 
Gaixotasun hau broteka garatzen da: gaixoaren he­zu­rrak elkarri lotzen dira, mu­gi­kor­tasuna galduz, gorputza oker­tuz, artikulazioetako ahal­mena galduz...

«Esklerosi anizkoitzak gaixoaren autonomia izugarri mugatzen du»
Ibon Fernandez Iradi, berriz, Lanemezango espetxean dago. Esklerosi anizkoitza dauka eta zigorra etetea eskatu zitzaion epaileari 2014an, «bi medikuk ebatzi baitzuten gaixotasuna espetxearekin bateragarria ez zela». Baina epaia hiru aldiz atzeratu ostean, 2015eko maiatzan zigorra etetea baztertu zuen epaileak.
«Gai­xo­­tasun larri eta sen­da­ezina da, eta gaixoaren au­to­nomia izu­garri mugatzen du, bai gai­tza progresiboki oke­rrera dijo­a­lako, bai tra­ta­men­duak es­ka­tzen duen ja­rrai­pen estu­agatik (...). Tra­ta­men­du egokia jasotzeko zen­tro batean egon beharko luke». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!