Musikak lagunduta iritsiko da Olentzero

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 24a, 01:00

Olentzero gauean iri­tsiko da Hernaniko etxeetara, eta au­rretik, behar bezalako harrera egiteko, kantuan alai aterako dira hernaniarrak kalera.
Goizean, eskoletako ikas­le­ak ibiliko dira kalez kale: 10:30etan Inmakulada eta Uru­meakoak; 11:00etan Lan­gi­le­koak; 11:45etan Elizatxokoak; eta 14:00etan Txirritakoak, Ere­ñotzun. 16:00etan, berriz, Ber­tso Eskolakoak baserriz base­rri abiatuko dira, Biteritik.
Olentzero bera, Ttarlako dan­­tzariek lagunduta iritsiko da Plazara, 18:00etan, eta mu­xu eta opariak banatuko ditu ge­ro udaletxean. Segidan ere mu­sika izango da nagusi: 18:30e­tan Kantuzekoak ate­ra­ko dira Milagrosatik, eta 20:00e­­tan Mu­sika Banda, Plazatik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!