Atzo aurkeztu zen Hernaniko 2015eko urtekaria, Udalak hainbat hernaniarren laguntzarekin argitaratzen duena. Hamahiru lan bildu dira bertan, herriko pertsonaje ilustre, talde eragile eta ondare kulturalari buruzkoak: Pausoka elkartea, Urumeako errotarriak, ezkutuan geratutako emakumeak, Marcelo Usabiaga, elur-txoriya, Burbunak eta Etsayak proiektua, Hiazinto Fernandorena Setien, Jon Zabaleta, Manuel Yaben, Agustin Adarraga, Kantuz abesbatzaren 25garren urteurrena, eta 2013 eta 2014ko kronikak. Bertaratu ziren herritarrek urtekaria etxera eramateko aukera izan zuten, eta oraindik lortu ez dutenek, salgai aurkituko dute 8 euroan, Leokadistin, Elkarren eta Zinkoeneako kioskoan.