Bandera jolasa eta skate parkera irteera, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 26a, 01:00

Gabonen barruan, egitarau berezia prestatu dute Gazte Lekuan. Gaur, Bandera jolasa egingo dute margoekin eta bihar goizean, skate parkera joango dira. Horrez gain, astearte eta asteazkenean ere izango dira ekintzak. Asteartean, ping-pong mahaia egingo dute eta asteazkenean, Urte Zahar festa antolatu dute, urteko azken egunari aurrea hartuta. Datorren asteburuan ere izango dute zerekin gozatu: Urte Berriari ongi-etorria egingo diote Nahien Zuhaitzarekin eta txokolatea jatera joango dira Donostiara. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!