Ikas bidaiarako dirua biltzeko postua jarriko dute gaur institutuko ikasleek Plaza Berrin, egun osoan zehar. Gozoak izango dira salgai, eta horrez gain, gazta apustua egin ahal izango da: euroaren truke pixua asmatu beharko da. 18:00etan emango dute irabazlearen berri.