Compack Sporting modalitateko San Silvestreko tiro txapelketa jokatu zuten Arkalen Txantxangorriko kideek, larunbatean; 25 plater zituzten denek, eta Jose Manuel Zapiain izan zen txapeldun, 22 plater botata. Bigarren egin zuen Jose Manuel Loinazek, 21ekin, eta hirugarren Xabier Olasagastik, 19rekin.