Gogotik ospatu zuten Santo Tomas eguna, Goiz Eguzkin. Hasteko, udazken-neguko jokoetako sariak banatu zituzten. Txapeldun eta txapeldun orde izan ziren musean, Daniel del Rio-Antonio Rubio, eta Patxi Apezetxea-Eugenio Urruzola; tutean, Hipolito Prieto-Manolo Morato eta Jose Maria Arenal-David Inclan; punttuan, Luis Lozano-Toribio Baro eta Maria Dolores Anabitarte-Mari Paz Lunaro; eta eskoban, Julian Santos-Vicente Perez eta Lukas Yuste-Ramon Ormaetxea. Kaleko jokoetan, berriz, horrela geratu zen sailkapena: emakumeetan, Tomasa Escarmena, Vicenta Lopez, Seve Gonzalez eta Mari Paz Lunaro; eta gizonezkoetan, Jose Lopez, Francisco Moya, Francisco Navas, Jose Iglesias, Jesus Brillo, Jose Miguel Arana, David Inclan eta Lucinio Moreno. Lau saski ere zozketatu zituzten, eta irabazleak izan ziren: Maria Aranzazu Azcune, Jacinto Cantero, Florentino Garciaren senideak eta Patro Montenegro. Alkateak eta Koro Etxeberria eta Xabier Lertxundi zinegotziek banatu zizkieten sariak.