Astigarragako Emakumeak taldeak deituta, astelehenero entrenamenduak egiten ari dira, martxoaren 6an Donostiako Bulebarretik aterako den Lilatoian parte hartu nahi dutenentzako. Taldean parte hartzeko gonbite ere luzatu dute, aurreko urteetan bezala. Entrenamenduak astelehenero egingo dira, 19:00etan kiroldegitik abiatuta.