Finala bihar, Agirrek eta Arizmendik

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 26a, 01:00

Bihar jokatuko dute Alain Agirrek eta Endika Arizmendik, Gipuzkoako Txapelketaren finala, jubenilen bigarren mailan. Ziotzako Ezeiza eta Arrate izango dituzte aurrean, Tolosako Beotibarren, 11:00etan. Jon Jarak, bere aldetik, alebinetako kontsolazio finala jokatuko du gaur, Errenteriako Fanderian 11:00etan, Tolosako Iztuetaren kontra.
Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, berriz, Iruran ariko dira gaur 9 hernaniar: G. Arizmendi eta O. Zugasti 11:30etan, X. Salaberria, I. Urru­zola eta E. Arizmendi 15:00etan, eta X. Pagola, A. Lazkano, A. Agirre eta I. Berasarte 17:30etan. Cisneros Gaskan ariko gaur, 15:00etan, eta Ander Lopez bihar Iruran, 12:00etan.
Eta Hernanin, berriz, Gabonetako Txapelketaren bigarren jardunaldia, goizeko 10:00etan. Pelota Eskolaren argazki ofiziala ere aterako dute gaur, eguerdiko 13:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!