Hainbat zerbitzutan ordutegi berezia

Kronika - Erredakzioa 2015ko abe. 24a, 01:00

Gabonetako oporraldiak medio, ordutegi berezia izango da hainbat zerbitzutan datozen egunetan. Gaur eta bihar, itxita egongo dira udaletxea, liburutegia, Biteri eta kiroldegia. Horrez gain, kiroldegia itxi egingo da hilaren 31n, eta urtarrilaren 1 eta 6an; larunbatean eta urtarrilaren 2 eta 9an, berriz, goiz eta arra­tsalde irekiko da, eta igandean eta urtarrilaren 3 eta 10ean, goizez. Udaletxea eta liburutegia, bestalde, itxita egongo dira larunbatean eta igandean, urtarrilaren 1etik 3ra, eta urtarrilaren 6an, eta eguerdira arte irekiko dira abenduaren 31n. Biterik ere antzeko ordutegia izango du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!