Beterriko Garapen Integralerako Agentzian (Karmelo Labaka eraikinean) dauka bulegoa TaPuntu kooperatibak, eta laguntza eskaintzen die negozio jabe edo enpresei, interneten zabaltzeko.
Hain zuzen, Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu du helburu horrekin, urtarrilaren 14an, 14:00etatik 16:00etara. Doan izango da, baina izena eman behar da: www.nortasunasarean.eus. Informazioa ere ematen dute: 691 166 409/ www.tapuntu.eus / info@nortasunasarean.eus.
Ezagutza eta aholkuak, 6 hizlariren eskutik
Bi orduko saioa 6 hizlarik osatuko dute. Negozio txikia izatearen abantailei buruz ariko dira Andoni Egia (Garapen Agentzia) eta Gorka Goikoetxea (Hernaniko Udaleko Merkataritza); Carmen Arrazola (Imaginaccion) eta Arkaitz Sukuntza (TaPuntu), sarean komunikatzearen garrantziaz; eta Lidia Hernandez (ZUZEU) eta Ander Olariaga (Orbea), beraien esperientziei buruz.
Bukatzeko, bertaratutakoen zalantzak argitzen ere saiatuko dira.