Herritarrek aukeratu dute aurten, aurrenekoz, zein izango diren Hernaniko Kirol Sariak jasoko dituztenak. Arratsaldeko 18:30etan egingo da banaketa, kiroldegian.
Emakumezko Kirolariari Saria irabazteko, Amaia Irazustabarrena palista eta gimnasia erritmikoko taldea dira hautagaiak; Kirol Ibilbideari Saria jasotzeko, berriz; Ignacio Maria Ocio (eskubaloia), Miguel Ezpeleta (pelota) eta Roge Miguez (saskibaloia).
Aurrena, desafioa
Sariak banatu aurretik ikuskizun paregabea izango da; desafioa, futbolista, pelotari, palista eta arraunlarien artean.